mob bandeau

Ihesaldiak

08

Santaziko eliza : berdürazko anfiteatro batetan gorderik

Oihan, mendimaxela orolditsü, artzaingoaren alte diren sorhoetaz üngüratürik, Santaziko herria ez da Kakuetako arroilentako baizik ezagütürik bena bere XI.menteko Santa Grazi eliza erromanikoarentako ere.

Leireko Nafartar apatiak 1085an Santa Graziko eliza eraikitzen dü. Izen hori perseküzioen ihes egiteko jin zen noble portüges gazte baten izena zen.
Beilarientako ospitaliari esker, apatia Done jakue edo Santiago de Compostelako ekürüagia inportante bat bilakatü da.  Garai ospetsü hortarik txütik egon den bakarra, XI.menteko sailkatürik den elizak, barnen arte erromanikoaren adibide bat badü eta bekan atzamaiten den arkitektüra  bat. Bere kantüan, hilerrian atzamaiten diren harrigizonek erranarazten deiküe iragana ezezagün baten aitzinean girela orano.

Lühertza aitzinean txütik diren natüra eta mendiek amiagarrizko anfiteatro bat osatzen düe non Santaziko 210 herritarrek haien bizimolde baketsü bat jarraikitzen düen. Laborantxari bürüz üngüratürik (ardi, behi eta zaldi hazkuntza), artzaingoa, herri mozkinen ekoizpena (herri gazna) eta turismo aktibitatea.

11

La Verna-ko Harpea : Lürpean ikertzea

Izen emaitearen baldintzarekin, la Verna-ko harpea bere ezinezko dimentsioeri esker mündü osoan ezagütürik da.

Basabürüko eta Barétous-eko mendi latsünen artean, Kakuetako arroiletarik hüilan, La Verna omen handiko eta iholako lür ikertze güne bat da. Harpe ikerzale kirolariek hanitx maite düen San martiko harriaren leizearen parte bat da.

Edireiten ahalko düzüe mündüko hamar lürpeko sala handienetariko bat : 245 metrako diametroa eta 194 metrako goratarzüna (Pariseko Notre-Dame 6 aldiz sartzen ahal leite).

La Verna-ren ziloaren edireitearen alabadereko historia bisitako harri gorria izanen da. Hortarako, bisita bideratü eta argitü bat jarraikiko düzüe segürtatürik den 800 metrako ebilaldi batetan. Ahalmen güti eta elbarritüentako helbidea egokitürik da (günea " Turismo eta handikap " labilisatürik da).

Leküan berean, kasko bat  züen  eskü date eta kanpotiar bisitazaleentako, audiogida bat ükeiten ahalko da.

Lürpeko ozkea 6°-koa beita, arropa bero eta oski zerratüen aitzinetik hartzea beharrezkoa da.

Güne turistiko honek, bakarkakoak, taldeak eta eskolak hartzen dütü izen emaite edo etxekitze bat eginik baldin bada.

Informazio gehiagorako, kontsulta La Verna-ko Harpea.

10

Jeialdi eta ohidürak Eüskal herrian

Kantatü, dantzatü, txeste, kürütxatü, eüskal kültüra ediren : Hona Santazi üngürüan diren besta eta beste ohidüren, osatürik ez den, zerrenda bat.

Merkatüak
Tardets : tous les lundis en juillet en août (marchés nocturnes : se renseigner auprès de l'Office de Tourisme au 05 59 28 51 28)
Mauléon : tous les mardis et samedis (marchés nocturnes : se renseigner auprès de l'Office de Tourisme au 05 59 28 02 37)

Üztaila

  • Üztailako 02, 03, 07, 09, 10, 14, 16 eta  17an, Ospitale pean : Soinü-argi ikusgarriak (Üztailan eta Agorrilako beste data zonbaiten jakiteko turismo bulegoalat deit 05 59 28 02 37)
  • Üztaila, Maulen (Mauleko plazan arrastiriko 2etarik 3ak eterditara) : Eüskal pelotako lehen erakaspena (Xehetarzün biltzeko turismo bulegoalat deit 05 59 28 02 37)
  • Üztailaren  13an, San martiko harriko lepoan : Erronkariko biltzarra
  • Üztailaren 14an, San martiko harrian : Frantziaren ützüliko bizikleta helgia.
  • Üztailaren 6etik 14ealat, Iruñan (Españan) : Iruñako bestak
  • Üztailaren 14aren üngürüan, Maulen : Mauleko bestak
  • 22 juillet, Larrau : Loisirs Nature, animations et fête locale " Iraty dévoile ses secrets " C'est quoi ????
  • Üztailako azken aste bürüan eta Agorrilako lehenean, Zalgizen : Pastorala
 
12Agorrila

  • Agorrila, Maule : Mauleko Cesta Puntaren Master-a
  • Agorrilaren 9tik 16ealat, Eüskal pelotako Frantziako txapelketako finala : egün oroz herri desberdin batetan (Xehetarzün biltzeko turismo bulegoalat deit au 05 59 28 51 28)
  • Agorrilaren 14an, Garindaine : Kantaldi - Eüskal kantorearen 44. jeialdia
  • Agorrilaren 15an, Maule : Espartiñaren besta indar jokü eta dantza
  • Agorrilaren 15an, Donibane Garazi : Donibane Garaziko elizabestak
  • Agorrilaren 15an, Atharratze : Eüskal pelotaren 93. aste handia
  • Agorrilaren 15eko ondoko igantea, Donapaleu : Eüskal indarraren jeialdia
  • Agorrila erditik ürrentzealat arte, Larraine : Betzülako trofeoa, eskü hüska, trinketean
  • Agorrilaren 20an, Atharratze : Gazna feida 
  • Agorrilaren 21, 22, eta 23an, Atharratze : Elizabestak
  • Agorrilan, Maulen (Mauleko plazan arrastiriko 2etarik 3ak eterditara) : Eüskal pelotako lehen erakaspena (Xehetarzün biltzeko turismo bulegoalat deit 05 59 28 02 37)

Seteme

  • Setemearen 4, 5, eta 6 an : Rallye des Cimes auto lasterketa
  • Setemearen 17tik 20ealat, Aramitzen : Artzainen besta

logo  
     
  Santa-Graziko udalerriak erabaki du Kakuettako arroilen gunea eremua itxita mantentzea 2024 urte osoan.
Zuberoako Goi Kanpalekuan, ezagutu gure lurraldeko funtsezko gauzak : La Vernako koba ikusgarria, maila guztietarako egokitutako gure 7 ibilbideak, Monumentu Historiko gisa zerrendatutako Santa Graziko eliza erromanikoa...
Ezagutu gure ostalari eta jatetxeekin.
Deskonexioa bermatuta euskal mendietan !
 
Klik batez