mob bandeau
Rando Ukhumurrutia

1- Ükhümürrütia

Abiatzea, Ibarra kanpinetik
00° 51' 34,2'' O - 43° 00' 56,4'' N
8 km.  4 oreneko ebilbidea. Desmaila + 660 metrakoa

Kanpinetik elk eta gudrutürik den bidea har ezazüe (300m). Esküinean, Jandoi-ko ordokier bürüz goiti joaiten den bidea har  eta esküin aldean lüzat ezazüe. Zerrategia igaran ezazüe eta bidealat artino zoazte (2. zerrategi bat bada). Metra zonbait hürrünago, oihanetik goiti joan eta iraits. Erreka zeharkat eta Espondaburu etxaltealat (ekürügia egongia) artino goiti joan. Oihan bat traukat ezazüe bidearen arratzamaiteko. Bidea trebesatü eta, esküinean den iratze güne baten gainti igaran, zerrategi bat artino. Eskerreko bidexka har eta erreka bat trebesa. Ondotik, iratze güne bat zeharkatzen düan beste bidexka bat har ezazüe. Beste erreka bat trebesatü aitzin, esküinealat bürüz joan eta bago güne bat jarraik ezazüe. Bi zerragailü igaran itzazüe Hiru Kürütxeen lepoalat heltü gabe. Eskerrealat bürüz iraits, oihanetik elkitzen eta sorhoak zeharkatzen dütüan bidea jarraikiz. Erreka bat igaran eta 500 metra hürrünago, bidexka ütz eskerrean düzüen xendaren hartzeko. Gainbeheralakoan, zerragailü zonbait igaran itzazüe Ibarra kanpinealat heltzeko.